| Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoa da Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioen arteko harremanetarako organorik gorena. Esanbidez esleitu zaizkion eginkizunak izateaz gain, hondar-izaerarekin, tributu eta finantzen arloan behar den beste edozein eskumen ere berari dagokio, Ekonomi Itunak ezarritakoa unean-unean garatu eta aplikatzeko beharrezkoa bada. Batzorde Mistoa hamabi kidek osatzen dute, Administrazio zentralaren aldetik seik eta euskal Administrazioen aldetik beste seik. Azken horien artean Foru Aldundi bakoitzetik ordezkari bana izango da eta Eusko Jaurlaritzaren izenean hiru kide. Orain arte, Foru Aldundietako ordezkaritza Lurralde Historikoen Ahaldun Nagusientzat izan ohi da; Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien artean, ostera, Ogasun eta Finantza Sailburua, Batzordekide izendatzen den Eusko Jaurlaritzaren beste Sailburu bat eta Ogasun eta Finantza Sailburuordea izan dira. Ogasun eta Finantza Sailburua euskal ordezkaritzaren presidentea da eta Sailburuordea Batzordearen idazkaria, Estatuko ordezkarien artean zeregin berdinetarako izendatu den kidearekin batera. Estatuko ordezkariak dira Ogasun Ministroa (Estatuko ordezkaritzaren presidentea), Ministerio horretako goi karguak eta beste arlotako Ministroak, horretarako izendatzen badituzte. Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoaren erabakiak aho batez hartu behar dira, batzorde-kide guztien aldeko botoarekin. Eginkizunei dagokienez, eta Ekonomi Itunak edo bestelako xedapenek esanbidez ezar litzaketen gainerako eginkizunak gorabehera, hurrengoak esleitu zaizkio Batzorde Mistoari:
|
| Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoa |
