Egoitza fiskala, Euskadin

PERTSONA FISIKOAK

Egoitza Euskadin dagoela zehazteko irizpidea: Euskadiko ohiko egoiliarra izatea

Euskadiko ohiko egoiliarra nor den

 

Betekizuna:

Espainiako egoiliarra izatea

Irizpideak

Espainian 183 egun baino gehiago egon diren zergadunak

Euskadin egotea egunik gehien

Zergaldiko egunik gehien

PFEZ

Aurreko urteko egunik gehien

ODZ, OEEJDZ eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga

Zergaren sortzapenean PFEZren araberako egoiliartasuna

Gainerako zergak

Euskadin interes-gune nagusia izatea (PFEZren zerga-oinarriaren zatirik handiena lortzea)

 Euskadin azken egoitza aitortu izana PFEZren ondorioetarako

Espainian 183 egun baino gutxiago egon diren zergadunak

Euskadin interes-gune nagusia edota ekonomi- nahiz lanbide-jardueren gunea izatea

Ezkontidea eta adingabeko seme-alabak Euskadiko ohiko egoiliarrak izatea

 

Iruzurraren kontrako araua:

Ulertuko da egoiliartasuna ez dela aldatu baldin eta aldaketaren helburu nagusia zerga gutxiago ordaintzea bada

PERTSONA JURIDIKOAK

Egoitza Euskadin dagoela zehazteko irizpidea: sozietatearen egoitza Euskadin izatea

 

Betekizuna:

Administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza Euskadin zentralizatuta egotea

 

Irizpide subsidiarioa

Ibilgetuaren balio gehien duten ondasunak kokatuta dauden lekua

 

Iruzurraren kontrako araua:

Egoitza ez dela aldatu uste izango da aldaketaren aurreko urtean edo ondorengo urtean erakundeak jarduerarik ez badu edo jarduerari utzi badio

ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRAK, SOZIETATE ZIBILAK ETA NORTASUN JURIDIKORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Egoitza Euskadin dagoela zehazteko irizpidea: administrazioaren kudeaketa edota negozioen zuzendaritza Euskadin zentralizatuta egitea

 

Irizpide subsidiarioa

Ibilgetuaren balio gehien duten ondasunak kokatuta dauden lekua