Eskumenen Banaketa
Ekonomi Itunak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskudunei aitortzen dizkien ahalmenen arabera, tributuen artean funtsezko sailkapena egin dezakegu "Araugintza autonomoko itundutako tributuak" eta "Araugintza erkideko itundutako tributuak" bereizteko.

Lehenengo tributuen kasuan, Lurralde Historikoek araugintza-ahalmena dute tributuen osagai nagusiak eratzeko, osagai horiek tributuotatik datorren tributu-zama zehazten baitute. Ekonomi Itunak "Araugintza autonomoko itundutako tributuen" artean sartu ditu, besteak beste, zuzeneko zerga guztiak (Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga izan ezik), toki-tributuak eta zeharkako zergaren bat edo beste (Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga). Ekonomi Itunarentzat, ostera, gainerako tributuak "Araugintza erkideko itundutako tributuak" dira.

Lehenengo motako tributuei dagokienez, arau orokorra da araugintza-ahalmena osoa izango dela tributuen osagai ezberdinak arautzeko, zenbait kasutan muga batzuk ezarri badira ere tributuen osagaien alderdiren bat arautzean. Bigarren motako tributuei dagokienez, arau orokorra da Lurralde Historikoek ez dutela araugintza-ahalmenik; hortaz, lurralde erkideko arauketa aplikatu behar da. Halakoetan, euskal erakundeek tributu horien formazko osagaiak baino ezin dituzte askatasunez eratu (ordaintzeko epeak eta aitorpen-ereduak). Salbuespenez, zenbait kasutan, araugintzan ere ahalmen txikia dute.

Amaitzeko, informazio-betebeharra betetzeko, betebeharpekoek informazioa zein Administraziori eman behar dioten eta Administrazio hori zehazteko irizpideak ere ezarri ditu Ekonomi Itunak.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek dituzten ahalmenen eskema eta itundutako tributuen eskema.

Informazio-betebeharra zein Administraziori aurkeztu behar eta tributu-administrazio horiei buruzko laburpen-koadroa.